OHIKO GALDERAK

Jokaldirik azkarrena, zure galdera batzuen erantzunak ezagutzeko.

  • Nola ordainduko dut?
  • Campusa atezainentzat ere al da?
  • Zein jantzi edo oinetako eramango dute umeek?
  • Kirol-materialik (baloiak, orkatilakoak, …) eraman behar al dute?
  • Janaririk eraman behar al dute?
  • Telefono mugikorrik edo tabletarik eraman dezakete?
  • Gurasook entrenamenduetara bertara gaitezke?
  • Osasun-laguntzako zerbitzurik al dago Campusean?
  • Campusak dirauen bitartean, harremanetan jartzeko telefonorik al dago?
  • Zertan datza check-in early zerbitzua ?
Nola ordainduko dut?

Gaur egun, banku-transferentzia bidez ordaintzen da. Bete “Izen-ematea” ataleko inprimakia eta gure banku-datuak jakinaraziko dizkizugu.

Campusa atezainentzat ere al da?

Bai. Campusean atezainak prestatzen espezializatutako entrenatzaileak ere egongo dira. Atezainek jolas-jardueretan parte hartuko dute, gainerako jokalariekin batera, eta atal teknikoan atezainentzat berariaz taxutu diren ariketak egingo dituzte.

Zein jantzi edo oinetako eramango dute umeek?

Gomazko takodun botak ekarri beharko dituzte, soropil artifizialeko zelaian jokatzeko horietakoak, baita zapatila arruntak eta igerileku eta dutxarako txankletak ere. Gainerako ekipamendua, gure kontu.

Kirol-materialik (baloiak, orkatilakoak, …) eraman behar al dute?

Geu arduratzen gara kirol-material guztiaz hornitzeaz. Materialak erabiltzeko eta gozatzeko gogoa besterik ez dute ekarri beharko umeek.

Janaririk eraman behar al dute?

Ez. Campusak hamaiketakoa nahiz bazkaria (aukeratu egiten bada) ematen ditu.

Telefono mugikorrik edo tabletarik eraman dezakete?

Campusean ezin da telefono mugikorrik edo tabletarik erabili. Telefonoa ekartzen badute, motxila barruan gorde beharko dute, aldagelan. Eta galtzen bada, gu ez gara erantzule izango. Mezurik edo oharrik jakinarazi nahi izanez gero, deitu telefono mugikor honetara: 673 103 521.

Gurasook entrenamenduetara bertara gaitezke?

UDC Txantrea KKEko bazkide diren gurasoak instalazioetan doan sar daitezke. Bazkide ez direnak sarrera-txartela ordaindu beharko dute eta kiroldegiko ohiko betekizunak bete.

Osasun-laguntzako zerbitzurik al dago Campusean?

Campusean parte hartzen duten guztiek Allianz aseguru mediko pribatua dute. Era berean, gorabeherarik gertatuz gero, jokatzeko protokolo bat dugu.

Campusak dirauen bitartean, harremanetan jartzeko telefonorik al dago?

Bai, 673 103 521 telefonoan behar duzun arreta emango dizugu.

Zertan datza check-in early zerbitzua ?

Badakigu zein zaila den askotan lana eta familia bateragarri egitea. Zure lanaren ordutegia gure campusaren ordutegiarekin bateragarri egiteko, umeak goizik, hots, 8:00etatik 9:00etara, hartzeko zerbitzua jarri dugu zure eskura. Umeak monitore batzuen zaintzapean egongo dira eta, campuseko jarduera-programa hasi aurretik, entretenituta egongo dira.