M10 ZERIZANA

“Niretzat, futbol zoriontasuna, dibertimendua da, besteak beste, txikitan auzoko plazan lagunekin jokatzen nuenean bezala. Horixe da campus honen zerizana”.

Iker Muniain

Iruinxemea naiz. Iruñean jaio nintzen, 1992ko abenduaren 19an, eta nire haurtzaroko oroitzapenak, ia guztiak futbolaren gainekoak, bertakoak dira.Txikitan ohartu nintzen nire futbolerako grinaz. Orduak ematen nituen lagunekin futbolean jokatzen,Txantrea auzo kutuneko kaleetan. Gogokoen nuena zen eta, batez ere, zoriontsuen egiten ninduena. Gaur egun, oraindik, haurtzaroko lagunak dira nire lagunik onenak.


  • UDC Txantrea KKE
  • Athletic Club
  • Espainiako selekzioa

12 urte bete arte, Iruñeko UDC Txantrea KKE taldean jokatu nuen. Etapa zoragarria izan zen, oso dibertigarria, barrez eta lagunarteko une paregabeez beterikoa. Talde bikaina genuen, “Laranja mekanikoa” zelakoaren antzekoa.

12 urte nituela Lezamara iritsi nintzen eta nire bizitza goitik behera aldatu zen. Auzoko futbol-taldean jokatzetik, futbola serioago eta profesionalago ikustera igaro nintzen. Ez ziren garai errazak izan, familiarengandik eta lagunengandik urruntzea gogorra da, baina esperientzia hark futbolari eta pertsona gisa hazten lagundu zidan, hots, gaur egun naizena izaten.

Hainbat kategoriatatik igaro ostean, lau urte igaro ondoren, 16 urte nituela, Joaquin Caparrosen eskutik lehen taldera igo nintzen, eta Lehen Mailan debuta egin zuen jokalaririk gazteena izan nintzen.


2011n, 18 urte nituela, 21 urtetik beherako selekzioarekin jokatzen hasi nintzen. Urte bete ondoren selekzio absolutuan jokatzera eraman ninduen bide eder baten abiapuntua izan zen eta, gainera, 21 urtetik beherakoen Eurokopa bi irabazi genituen: Danimarkan, 2011n, eta Israelen, 2013an.

Titulu bat irabazi dut, eta espero dut titulu gehiago irabaztea eta futbolaz urtez gehiagoz gozatzea, beti gogoko izan dudan bezala: lagunekin eta etxean.





FILOSOFIA

Iker Muniain Campusa asmo argi honekin sortu zen: futbolean jokatzen ikasten eta beste jarduera osagarri batzuk egiten diren bitartean, neska-mutilek esperientzia paregabea eta aberasgarria bizi dezatela, kirolaren balioen eskutik, eta bizipen hori pertsona bezala hazi eta prestatzeko lagungarri gerta dakiela.




BALIOAK

Futbolak, beste edozein kirolek ez bezala, jarreretan eta jokabideetan izan dezake eragina, transmititzen dituen balioengatik. Eta balio horiek txikitatik ikasi beharko lirateke.

Iker Muniain Campusak hamarrekoa markatu nahi du balioetan.


10 BALIO GAILENAK


1.

Joko garbia

Arauak eta aurkariak errespetatzea.



2.

Errespetua

Banakoaren desderdintasunak onartzea. Gainerakoek gu errespeta gaitzaten, guk gainerakoak errespetatzea.



3.

Talde-lana edo elkarlana

Taldean, elkarrekin, lan egitea, helburu berbera eta guztiona lortzeko.



4.

Adiskidetasuna

Adiskideekin zintzoki bizitzen ikastea.



5.

Ahalegina

Nahi dena lortzeko lan eta ahalegindu beharra dagoela sustatzea.



6.

Azkenera arte ekitea

Amore ez ematea, nahi dena lortu arte ekitea.



7.

Konpromisoa

Arduratsu izaten, zerbaitekin eta norbaitekin konpromisoa hartzen ikastea.



8.

Hobetzeko grina

Ahalegin, gogo eta konpromisoarekin batera, nork bere buruari exijitzea, hobeagoa izateko modu gisa.



9.

Konfiantza

Nork bere buruarengan konfiantza izatea, gainerakoek norberarengan konfiantza izateko lehenengo urrats gisa.



10.

Arreta

Jarduera bati arreta eta gogoa jarraraztea, motibazioaren bidez.