LEGE OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA


Lege-ohar honetan, https://campusikermuniain.com webgunea (aurrerantzean, “webgunea”) atzitu eta erabiltzeko baldintza orokorrak bildu dira. Webgune horren titularra FOMABIL S.L. baltzua da. Hauek dira baltzu horren datuak:

Izena: FOMABIL S.L.

IFZ/IFK: B95710125

Helbidea: Elcano kalea 9, 2. solairua, 48008 Bilbo, Bizkaia.

Telefonoa: 948 590 715

Helbide elektronikoa: info@campusikermuniain.com

Web-orria: https://campusikermuniain.com

WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

Webgune hau erabiltzeak baldintza orokorrak berariaz eta osorik onartzen direla esan nahi du, eta erabiltzaileak webgunea atzitzean baldintzak eskuragai izango ditu, webgunearen zerbitzu jakin batzuei ezargarri lekizkiekeen baldintza partikularren kalterik gabe. Horrelakoetan, zerbitzu horiek erabiltzen badira, horiei ezargarri zaizkien baldintza partikularrak onartzen direla esan nahi izango du horrek.

FOMABIL S.L. baltzuak jakinarazten dizu webgunean eta horren azpibarruti eta direktorio guztietan (aurrerantzean, “ataria”) sartu eta horiek erabiltzea, baita horren bitartez lor daitezkeen zerbitzuak edo edukiak, Lege Ohar honetan zehaztutako baldintzen menpean daudela, zerbitzu edo eduki horietako batzuk eskuratzeko erabilera-baldintza gehigarriak behar izateari utzi gabe.

Hortaz, Lege Ohar honetan xehatutako baldintzekin ados ez bazaude, atari hau ez erabiltzeko arren eskatzen dizugu, zeren eta, hori edo horren zerbitzuak edo edukiak erabiltzeak, testu honetan jasotzen diren legezko baldintzak onartzea esan nahi izango baitu.

FOMABIL S.L. baltzua ez da zuk edo atari honen beste erabiltzaile batek atari honetan argitaratzen duen edukiaren edo iritzien erantzulea izango, eta, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, atarian aldaketak egiteko eskubidea erreserbatzen du, atariaren edo horren diseinuaren edukiak eta iritziak eguneratu, zuzendu, neurtu, aldatu, gehitu edo kentzeko. Atariaren edukiak eta zerbitzuak aldizka eguneratuko dira. Informazioa berehala eguneratzen ez denez, atarian bildutako informazioaren, zerbitzuen eta edukien jadanekotasuna eta zehaztasuna egiaztatzeko iradokitzen dizugu.

Webgunearen performantziak hobetzeko, FOMABIL S.L. baltzuak, webgunearen aurkezpena, konfigurazioa eta zehaztapen teknikoak eta prezioak eta zerbitzuak, edonoiz eta aldez aurretik erabiltzaileari jakinarazi beharrik gabe, aldi baterako eta alde bakarretik, aldatu, gehitu edo eteteko eskubidea erreserbatzen du.

Halaber, erabiltzeko baldintza hauek eta beste baldintza partikular batzuk edonoiz aldatzeko eskubidea erreserbatzen du.

FOMABIL S.L. baltzua ez da webgunean egon daitezkeen behin-behineko akats tipografikoen, formalen edo zenbakizkoen erantzulea izango, ezta horretan dagoen informazioaren zehaztasunarena ere.

jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak

Webgunearen egitura, diseinu eta iturri-kodearen titularra FOMABIL S.L. da, baita horren logotipo eta markena ere; hortaz, jabetza intelektualeko eta industrialeko arautegiaren babespean daude. Elementu horiek ezin izango dira erreproduzitu, aldatu, banatu edo jendeari jakinarazi, eta, oro har, ustiatu, edozein modutan, FOMABIL S.L. baltzuak idatziz berariaz baimentzen ez badu.

FOMABIL S.L. baltzuak hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak aintzat hartzen dituela adierazten du; hortaz, webgune honek horien eskubideak urratzen dituela uste baduzu, mesedez, jar zaitez FOMABIL S.L. baltzuarekin harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: info@campusikermuniain.com.

FOMABIL S.L. baltzuak ez du bere gain hartuko hirugarrenek webgunearen edukia erabiltzetik ondorioztatzen den erantzukizunik, eta erabiltzaileak eskubide horiek urratzen baditu, dagozkion akzio zibil edo penal guztiak egikaritu ahal izango ditu baltzuak. Guztiz debekatuta dago webgunea edo horren elementuetako bat legez kontrako helburuekin erabiltzea.

ESTEKAK EDO HIPERESTEKAk

Webguneak dituen hiperestekak hirugarrenen web-orrietara bideratu dezakete. FOMABIL S.L. batzuak ez du erantzukinik hartzen bere gain gune horietan ager edo eman litezkeen eduki, informazio edo zerbitzuengatik, eta horiek informatzaileak besterik ez dira, eta ez dakarte FOMABIL S.L. baltzuaren eta eduki horien edo horiek dauden web-orrien titularrak diren pertsonen edo erakundeen arteko inolako harremanik.

MARKOAK (fraMe)

FOMABIL S.L. baltzuak berariaz debekatzen du “framings” direlakoak egitea, hots, hirugarrenek atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak alda lezakeen edozein mekanismo erabil ditzatela.

PUBLIZITATEA

Gure ustez zuretzat interesgarria izango den FOMABIL S.L. baltzuaren edo hirugarrenen enpresa iragarleen publizitatea txertatuko da atarian.

FOMABIL S.L. baltzuak hitzematen du iragarleei ez diela zure informaziorik emango, atariaren erabilerari buruzko datu estatistiko izengabeak izan ezik, zerbitzua hobetzeko eta erabiltzaileen igurikimenen araberako produktuak eskaintzeko.

FOMABIL S.L. baltzuak jakinarazten dizu webguneak cookie-ak (informazio-fitxategitxoak, webgunearen zerbitzariak web-orria atzitzen duenaren ordengailura bidaltzen dituenak) erabil ditzakeela, webgunea behar bezala ibil dadin eta erabiltzaileak webgunea egoki bistara dezan. Dena dela, webgunean erabilitako cookie-ak aldi baterakoak dira eta erabiltzailearen saioa bukatzean desagertzen dira. Cookie-ak ez dira, inolaz ere, informazio pertsonala biltzeko erabiliko.

ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA

Erabiltzaileak hitzematen du atariaren zerbitzuak Lege Ohar honetan adierazitako baldintzen arabera erabiliko dituela eta horien erabilera egokiaren erantzulea dela.

FOMABIL S.L. baltzuaren irudiaren, izen onaren edo ospearen kontra jokatzen duen erabiltzailea, atariaren diseinuak, logotipoak edo edukiak legez kontra edo iruzurrez erabiltzen dituena edota atariaren edo horren edukien eta zerbitzuek jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak edonola urratzen dituena erantzulea izango da FOMABIL S.L. baltzuaren aurrean.

FOMABIL S.L. BALTZUAREN ERANTZUKIZUNA

Ataria behar ez bezala erabiltzea: FOMABIL S.L. baltzuak bere produktuak sustatzeko eta bere zerbitzuak erraz eskura daitezen sortu du ataria, eta hirugarrenek ataria Lege Ohar honetan adierazitako moduan ez erabiltzea bere kontrolpetik at dago; beraz, atarira sartzea eta horretan dagoen informazioa egoki erabiltzea ekintzak egiten dituenaren erantzukizuna dira, eta FOMABIL S.L. ez da erantzulea izango erabiltzaileak ataria modu desegokian, legez kontra edo axolagabekeriaz erabiltzen badu.

Edukien erabilera: FOMABIL S.L. batzuak bere atariaren eduki guztiak baldintza batzuen menpean eta onustez errazten ditu, eta ahaleginak egiten ditu edukiak etengabe eguneratuta eta jadanean egon daitezen; hala ere, FOMABIL S.L. baltzua ezin da erabiltzaileek atariaren eremutik at egiten duten erabileraz edo atzipenaz arduratu, eta ekintza horien azken erantzulea egileak izango dira. Era berean, FOMABIL S.L. baltzuak berak egindakoak ez diren edukiak edo hirugarrenek enkaguz egindakoak ez daude baltzuaren kontrolpean; hortaz, baltzua ez da inolaz ere hirugarrenek FOMABIL S.L. baltzuaren izenean beste eduki batzuk egin edo erabiltzearen ondorioz sor litezkeen kalteen eta erabilezintasun teknikoen erantzulea izango.

Publizitatea: FOMABIL S.L. baltzuak atarian bere edo hirugarrenen publizitatea sartu du atarian, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen produktuak edo zerbitzuak eskaintzeko. Haatik, FOMABIL S.L. baltzuak ezin du publizitate horren itxura kontrolatu, ezta publizitatearen xede diren produktuen edo zerbitzuen kalitatea edo egokitzapena ere; hortaz, horren ondorioz, FOMABIL S.L. baltzua ez da kausa horiek direla eta erabiltzaileari eragin dakiokeen kalteren erantzulea izango.

Birusa: FOMABIL S.L. baltzuak hitzematen du erabiltzaileari bere atarian birus, har, Troiako zaldi eta antzeko elementurik egongo ez dela bermatzeko neurri guztiak aplikatuko dituela. Hala eta guztiz ere, neurri horiek ez dira hutsezinak eta, hortaz, FOMABIL S.L. baltzuak ezin du guztiz bermatu elementu kaltegarri horiek ez direla egongo eta, ondorioz, FOMABIL S.L. baltzuak ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileari elementu horiek agertzearen ondorioz gerta dakizkiokeen kalteengatik.

Hutsegite teknologikoak: FOMABIL S.L. baltzuak atariaren jarraipenerako behar diren kontratu guztiak burutu ditu, eta ahaleginak egin ditu atarian etenaldirik gerta ez dadin, baina ezin du bermatu huts teknologikorik egongo ez denik, ezta ataria eta horretan dauden zerbitzuak etengabe erabilgarri egongo direnik. Hori dela eta, FOMABIL S.L. baltzuak ez du inolako erantzukizunik izango ataria erabilgarri ez egotearen edo deskonexioek, matxurek, gainkargek edo sare-jauskerek eragindako atzikipen hutsegiteak egotearen ondorioz sor daitezkeen kalteengatik.

Informazio-trukea: erabiltzaileek beren esperientziak partekatzeko eta informazio-trukea sustatzeko pentsatu diren eremu jakinak eduki ditzake atariak. Hala ere, FOMABIL S.L. batzuak foro horietean bileragune bezala bakarrik jokatzen du, eta ez ditu horietan adierazten diren esaerak edo hitzak kontrolatzen; hortaz, ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileek foro eremu horietan egindako adierazpenen egiazkotasun edo egokitasunagatik.

14 URTETIK BEHERAKOEK ZERBITZUA ERABILTZEARI BURUZKO INFORMAZIOA

Datuak babesteari buruzko arautegiaren arabera, 14 urtetik beherakoen datu pertsonalak tratatzeko, gurasoen edo tutoreen baimena behar izango da. Hortaz, oraindik 14 urtetik gorakoa ez bazara, zure gurasoekin edo tutoreekin bakarrik erabili web-orri hau. Umeen datu pertsonalen babesa oso garrantzitsua da; debekatuta dago, hortaz, baimendu gabeko adingabeek ataria atzitu eta erabiltzea. Erabiltzaileei ohartarazi zaie, beraz, FOMABIL S.L. baltzuak ezin duela adingabeek ataria erabil dezaten kontrolatu, beste egoera batzuez gain.

Hori dela eta, ez atariak ez FOMABIL S.L. baltzuak ez dute horren gaineko erantzukizunik izango eta jakinarazten da gurasoak eta tutoreak izango direla adingabeei webean nabigatzean laguntza eman eta kontrolatzearen erantzule bakarrak, baita adingabeak webgunea edo horren zerbitzuak atzitzea eragozteko mekanismoak prestatzearenak ere, eta FOMABIL S.L. baltzuak ez du horren gaineko erreklamaziorik onartuko.

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Baltzuaren izena: FOMABIL S.L.

IFZ/IFK: B95710125

Baltzuaren helbidea: Elcano kalea 9, 2. solairua, 48008 Bilbo, Bizkaia.

Telefonoa: 948 590 715

Helbide elektronikoa: info@campusikermuniain.com

Web-orria: https://campusikermuniain.com

ZEIN DATU PERTSONAL TRATATZEN DUGUN

Datu pertsonal hauek trata ditzakegu:

  • identifikazio-datuak eta harremanetan jartzekoak, hala nola, izen-abizenak, NANa, telefonoa, posta-helbidea, helbide elektronikoa, jantzien neurria, hizkuntzen maila, Gizarte Segurantzaren edo aseguru pribatuaren txartelaren zenbakia,
  • ezaugarri pertsonalei buruzko datuak, esaterako, egoera zibila, jaioteguna eta jaioterria, adina eta nazionalitatea,
  • adingabeen osasun-datuak, hala nola, alergiak, jasanezintasunak, gaixotasunak eta medikazioa, kontratatutako jarduera, zerbitzu edo produktuek diruaten bitartean adingabeen osasuna bermatzeko nahitaezkoak direnak,
  • datu akademikoak eta profesionalak, esaterako, prestakuntza, titulazioak, ogibidea eta lanbide-esperientzia, eta;
  • datu ekonomikoak eta banku-datuak, hala nola, diru-sarrerak, soldata, kontu-zenbakia eta kreditu-txartela.

DATU TRATAMENDUAREN HELBURUA

Titularren datu pertsonalak helburu hauekin tratatuko dira:

  • gure zerbitzu, jarduera edo produktuei buruzko informazio eskabideak kudeatzeko,
  • kontratatutako zerbitzu, jarduera edo produktuak kudeatzeko,
  • lege-betebeharrak betetzeko,
  • iradokizunak eta erreklamazioak kudeatzeko, ondoren konpondu ahal izateko,
  • gure fidelizazio-programa kudeatzeko,
  • bezeroaren esperientzia hobetzeko eta horri zerbitzu, jarduera edo produktu pertsonalizatuak eskaintzeko,
  • gure zerbitzu edo produktuen kalitatea hobetzeko, eta;
  • gure zerbitzu, produktu eta produktu berrien berri emateko.

Amak, aitak ala legezko tutoreak berariazko baimena ematen du adingabeek egindako jardueren garapenaren gaineko komunikazioei buruzko jakinarazpenetarako, WhatsApp aplikazioa zabaltzeko mezu baten bidez, aplikazio horren bidez datu pertsonalak modu zifratuan bidaltzen edo jasotzen direla jakinda, baina datu pertsonalak Ameriketako Estatu Batuetara nazioarteko transferentzia dela, eta herrialde horrek ez duela datuen babes-maila egokirik. Erabiltzaileak aplikazioaren beraren baldintzak onartu ditu.

Kontuan har ezazu WhatsApp Inc. (“WhatsApp”) baltzuak Ameriketako Estatu Batuetako Merkataritza Saileko EB-AEBren Pribatutasun Ezkutuaren Esparruaren eta Suitza-AEBren Pribatutasun Ezkutuaren Esparruaren ziurtagiria lortu duela, hain zuzen ere, Europar Batasuneko eta Suitzako gure bazkideen datu pertsonalak bildu eta tratatzeari buruzkoa (ikusi https://www.whatsapp.com/legal?eea=1&lang=es#privacy-policy-managing-and-deleting-your-information)

INFORMAZIO PERTSONALA TRATATZEKO LEGITIMAZIOA ZEIN DEN

Datuak tratatzeko legitimazioa zio hauetan oinarritzen da:

  • kontratu- edota merkataritza-harremana betetzeko,
  • legezko betebeharrak betetzeko,
  • legezko interesagatik, hala nola, gure zerbitzuak, jarduerak eta produktuak hobetzeko, edo eskabideak, kontsultak edo sor litezkeen erreklamazioak kudeatzeko, eta;
  • datuen titularrak baimendu dituen helburuak burutzeko, esaterako, gure zerbitzu eta produktuei buruzko informazio teknikoa, komertziala, dibulgatzailea eta sustapen-informazioa bidaltzeko.

DATUAK NOLA LORTU DITUGUN

Tratatzen ditugun datuak zuzenean lortu dira titularrarengandik, adin nagusikoa bada, edo horren aita, ama edo legezko tutorearengandik, adingabea bada, gure webguneko inprimakien bidez edo paper-euskarriko inprimakien bidez edota telefonoz edo zerbitzu edo jarduera bat kontratatzean. Datuak biltzen direnean, datuen tratamenduaren arduraduna nor den, tratamenduaren helburua zein den, datuen hartzaileak nortzuk diren eta datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko eskubideak egikaritzeko modua jakinaraziko zaizkizu.

DATUAK NORI JAKINARAZI AHAL DIZKIOGUN

Datu pertsonalak hauei jakinarazi ahal izango zaizkie:

  • hirugarrenei, kontratatutako zerbitzua, jarduera edo produktua eman ahal izateko (partner-ak eta laguntzaileak),
  • FOMABIL S.L. baltzuari zerbitzuak ematen dizkioten enpresak, hala nola, informazioa biltegiratu eta prozesatzeko zerbitzuak, aholkularitza-zerbitzuak, finantza-zerbitzuak eta auditoretza-zerbitzuak ematen dituzten enpresei, eta;
  • erakunde publikoei, epaileei eta auzitegiei, cuando FOMABIL S.L. baltzuak legeak behartuta jakinarazi behar badizkie.

Datuak hirugarrenek tratatzen badituzte, horiek zerbitzua emateko informazio zehatza bakarrik izango dute. Halaber, informazioaren konfidentzialtasuna gordetzeko exijitzen zaie, ezin dute bestelako eran erabili, baita FOMABIL S.L. baltzuaren informazioa babesteko maila bera aplikatzea ere.

DATUAK ZENBAT DENBORAZ GORDETZEN DITUGUN

Datuak erabili aldera, legeria aplikagarrian xedatutako epeen arabera gordeko dugu informazio pertsonala, kontratu- edota merkataritza-harremanak dirauen bitartean edo titularrak datuen tratamendua kendu, aurkaratu edota mugatzeko eskubideak egikaritzen ez dituen bitartean. Horrelakoetan, datuen atzipena mugatuko dugu, eta horien erabilera lege- eta kontratu-betebeharrak betetzearen menpean egongo dira.

NOLA EGIKARITU ZURE ESKUBIDEAK

FOMABIL S.L. baltzua zure datu pertsonalak tratatzen ari den egiaztatzeko eta zure datuak eskuratu, zuzendu, kendu eta aurkaratzeko, horien tratamendua mugatzeko eta datuen eramangarritasunerako eskubideak egikaritzeko ahalmena egiaztatzeko eskubidea duzu, modu hauen bitartez:

  • bidali eskabide idatzia eta sinatua, helbide honetara: FOMABIL S.L., Elcano kalea 9, 2. solairua, 48008 Bilbo; erantsi eskatzailearen NANaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), edo;
  • bidali eskabidea eta eskatzailearen NANaren argazkia edo kopia eskaneatua (aurrealdea eta atzealdea), helbide elektroniko honetara: info@campusikermuniain.com.

Zure datu pertsonalak indarreko legeriaren arabera tratatu ez ditugula uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan helbide elektroniko honetan: info@campusikermuniain.com. Nahi izanez gero, erreklamazioa aurkeztu ahal izango diozu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari.