KONTRATATZEKO BALDINTZA OROKORRAK


BALDINTZEN XEDEA

Baldintza orokor hauen xedea da FOMABIL S.L. baltzuak https://campusikermuniain.com campusaren bidez eskaintzen dituen jarduerak, zerbitzuak eta produktuak bezeroak kontratatzeko baldintzak berariaz arautzea.

Baldintza horiek webgunearen bidez eskuragai dauden denboraldian izango dira baliodunak, FOMABIL S.L. baltzuak, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, webgune horren baldintza orokorrak aldatzeko eskubidea erreserbatzeari utzi gabe. Nolanahi ere, baldintzak aldatu, ordeztu edo berriak sartu ondoren erabiltzaileak eta bezeroak webgunera sartzen badira, baldintza berriak onartzen dituztela esan nahi izango du.

Kontratatzerakoan indarrean dauden baldintza orokorrak bete behar ditu bezeroak, eta ezin da zerbitzurik kontratatu, aldez aurretik baldintza orokor hauek onartzen ez badira.

https://campusikermuniain.com webgunearen bidez kontratazio elektronikoa egiteko prozesua bezeroaren eta FOMABIL S.L. baltzuaren artean egingo da.

Campusaren jardueretan parte hartzen duten adingabeen gurasoak eta legezko tutoreak hartuko dira bezerotzat, baldin eta inprimakiaren bidez izena ematen badute (datuak adieraziz) eta kontratatu dituzten jarduerak, zerbitzuak edota produktuak ordaindu badituzte.

BAZTERTZEKO ESKUBIDEA

FOMABIL S.L. baltzuak Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei, aldez aurretik jakinarazi gabe, atarian sartzea edota jarduerak, zerbitzuak edota produktuak eskuratzea ukatzeko edo kentzeko eskubidea erreserbatzen du.

PREZIOA ETA ORDAINTZEKO MODUA

Kontratatutako jarduera, zerbitzu edota produktuaren zenbatekoa, webguneak haiek kontratatzerakoan agertzen duena izango da, eta bezeroari jakinaraziko zaion banku-kontuan edo FOMABIL S.L. batzuak horretarako diseinatutako web-orriaren ordainketa-pasabidearen bidez ordainduko da zenbatekoa.

ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA

Bezeroak 30 egun naturaleko epea du atzera egiteko eskubidea egikaritzeko. Epe hori jarduera, zerbitzua edota produktua kontratatzen den unetik hasiko da zenbatzen; ez da arrazoirik adierazi beharko eta ez da penalizaziorik jarriko. Horretarako, FOMABIL S.L. baltzuari modu frogagarrian jakinaraziko zaio, mezu elektroniko baten bidez.

Jarduera, zerbitzua edota produktua garatzen hasi bada, ez da atzera egiteko eskubiderik eskainiko. Horrelakoetan, bezeroak kontratatu duen zerbitzua bertan behera utzi nahi badu, eman ez zaion zerbitzuari dagokion zatia itzultzeko eskubidea izango du. Dena dela, erreserba galdu egingo da.

Bezeroak posta elektronikoz erabili ahali izango du atzera egiteko eskubidea, eta mezu bat bidaliko du helbide honetara: info@campusikermuniain.com. Mezuaren gaian “atzera egiteko eskubidea” adieraziko du eta mezuaren testuan datu hauek idatziko ditu:

  • kontratatutako jarduera, zerbitzua edota produktua,
  • izen-abizenak,
  • NAN zenbakia,
  • helbide elektronikoa eta
  • kontratazioaren data.

ERANTZUKIZUNAK

Parte-hartzaileak oinarrizko bizikidetzako arauak bete beharko ditu, hala nola, higiene egokia, garaiz iristea edo errespetua, baita FOMABIL S.L. baltzuak jarduera edo zerbitzu bakoitzean jartzen dituenak eta, bereziki, parte-hartzaileen segurtasunari buruzkoak ere.

Erabat debekatuta dago parte-hartzaileek hauek egitea: diziplina-faltak izatea; tabakoa erretzea, edari alkoholdunak edatea eta drogak hartzea; kide, monitore, koordinatzaile eta gainerako langileei errespetua galtzea, edo jarduerak edota zerbitzuak behar bezala garatzea eragozten duen edozein jokabide izatea. Parte-hartzaile batek horrelakorik egiten badu, kontratatuko jardueratik edo zerbitzutik bota ahal izango da, eta ez du horren dirua itzultzeko eskubiderik izango.

Kontratatutako jarduerak edo zerbitzuak garatzean adingabeen edo parte-hartzaileen objektu pertsonalak hondatu, lapurtu edo galtzen badira, FOMABIL S.L. baltzua ez da erantzulea izango.

Gerta daiteke kontratatutako jarduerak edota zerbitzuak egiteko gutxieneko parte-hartzaile kopurua behar izatea; horrelakoetan, gutxieneko kopuru hori betetzen ez bada, FOMABIL S.L. baltzuak jarduera edo zerbitzua bertan behera utzi ahal izango du, eta bezeroak ordaindu duen zenbateko osoa itzuliko du eta ez da jarduera edo zerbitzua bertan behera uzteak eragindako eragozpenen erantzulea izango.

JAKINARAZPENAK JASOTZEKO HELBIDEA

FOMABIL S.L. baltzuak helbide honetan jasoko ditu jakinarazpenak: Elcano kalea 9, 2. solairua, 48008 Bilbo, Bizkaia.