CAMPUSA

Futbolean jokatzen ikasteko, kirol-jarduerak eta jarduera hezigarriak eta dibertigarriak egiteko… Arlo guztietan jokatuko dugu!

M10 METODOA


Campusaren metodoa eta programa, futbol profesionaleko erreferente den Iker Muniainen esperientzian eta jardunbidean inspiratzen dira. Era askotako entrenamendu eta jokoen bitartez umeen trebetasun teknikoak hobetu eta sustatzea da gure helburua, eta, futbolean jokatzen ikasten duten bitartean, beste jarduera osagarri batzuk egin ditzatela, esaterako, ingelesa edo igerilekua, beti ikuspegi jostagarri batetik.

Campuseko ateen azpian, atezainen prestakuntza ere sartzen da; berariazko prestakuntza eta entrenatzaile espezializatuak izango dituzte eskura atezainek, aste betez gogokoen dutena egin dezaten.

Iker Muniain Campusean prestakuntza eta tresna metodologikoak jokalari bakoitzaren maila tekniko eta taktikora egokitzen ditugu, umeen adinaren eta garapenaren araberako ariketen eta dinamiken bitartez. Ororen gainetik, umeengan Muniainek bere karrera profesionalean landutako futbolarekiko grina, adiskidetasuna eta ongi pasatzeko gogoa bultzatzea dugu helburu.


ATEZAINENTZAT ERE



PROGRAMA


Begiratua egin astelehenetik ostiralerako jarduera-programari. Programa horretan aldaketak egin daitezke, eguraldiaren arabera edo antolatzaileek egoki deritzeten baldintzen arabera, beti Campusa modurik egokienean gara dadin.


PROGRAMA


INFORMAZIOA



Egunak

Ekainaren 24tik 28ra.



Adinak

6 eta 14 urte arteko umeak.



Prezioa

Txantreako bazkideak ez direnetzat
€150

Txantreako bazkideentzat
€120



Ordutegia

9:00etatik 14:00etara.

Check-in early zerbitzua, 8:00etatik 9:00etara, monitore batzuen zaintzapean

Jantoki-zerbitzua, 14:00etatik 16:00etara, monitore batzuekin.




INSTALAZIOAK



INSTALAZIOAK

Iker Muniain Campusaren jokalekua Iruñeko UDC Txantrea KKEren instalazio zoragarriak dira, eta horiek Campusa behar bezala antolatu eta garatzeko toki, material eta tresna guztiez hornituta daude.



TALDE TEKNIKOA

Behe-mailako kategorietan zuzendari eta entrenatzaile bezala esperientzia ugaria duten profesionalek osatzen dute talde teknikoa. Ilusio eta gogo handiak jarri dituzte Campusera etorriko diren umeek, aste betez, esperientzia aparta bizi dezaten, aldi berean ikasten eta ederki pasatzen!