JOKATUKO
AL DUGU?

IKER MUNIAIN CAMPUSA

6 eta 14 urte arteko umeentzat

Ekainaren 24tik 28ra

Txantrea – Iruña

Zuen zain naukazue!

IZEN EMATEA

KAIXO!

Guztiaren gainetik, futbola jokoa da.

4 urterekin jokatzen hasi nintzenetik, nire ametsa elite profesionalera iristea zen, jokalaririk onenekin jolasteko. Pertsona askorengandik ikasi dut eta egunero ikasten jarraitzen dut, jokalari eta pertsona gisa hobetzen jarraitzeko. Orain, hori guztia zuekin partekatu nahi nuke.

Horregatik, poz handiz aurkezten dizuet proiektu hau, bihotza eta munduko gogo guztiak jarri baititugu horretan. Haurrentzako campus bat sortzeko burutapenaz luze hausnartu ondoren, uste dut ideia hori zelaira eramateko unea iritsi dela, kirolari eta nire buruari dagokienez. Eta niretzat dena hasi zen tokian, hots, Iruñeko UDC Txantrea KKEko instalazioetan, gauzatu izanak poz handia ematen dit.

Gure helburu nagusia, haurrek hamarreko esperientzia batez gozatzea da.

Campuseko jarduera guztiak familien igurikimenak, batez ere, haurrenenak betetzeko taxutu dira, kirolaren balioez blaituta.

Lehen Mailan debuta egin nuenetik 10 urte igaro ondoren, sinetsita nago hasierak eta bizipenek garrantzi itzela dutela eta futbolean jokatzen ikasteko modurik onena jokatzea dela. Nire campusean naukazue zuen zain.

Jokatuko al dugu?

Iker Muniain

10 BALIO GAILENAK